Txantreako Jai Batzordeak auzoa dinamizatzeko egitarau kultura antolatzen jarraituko du 2025ean, auzoko kultur eskaintza zabaltzeko apustua indartuz. Iaz abiatu zen antzerki eta magia zikloa, eta aurten kontzertuekin emanen diote segida proposamenari. Hala, ostiral honetan abiatuko da Canto yo y la vecina baila egitaraua, Akelarre Kultur Elkartean, Zinez taldearen kontzertuarekin eta DJ Zalakainek girotuko duen besta gauarekin. 21:30ean hasiko da emanaldia.
Iruñerriko sei gaztek osatzen dute Zinez taldea. Barañaingo Alaitz Institutuan elkar ezagutu zuten, Arte Eszenikoen Batxilergoa egiten, eta lehen diskoa kaleratu zuten 2022an Buruhausteak izenburupean, Ibai Osinagarekin grabatua zutena. Hurrengo urtean plazaratu zuten bigarren lana, Izan ala ez izan izeneko EP-a. 2024an ezagutarazi zuten euren azken abestia, Zaldi Horail bat.