Zinez taldeak 'Buruhausteak' diskoa kaleratu berri du

Euskalerria Irratia 2022ko eka. 24a, 13:27

Iruñerriko sei gaztek osatzen dute Zinez taldea. Barañaingo Alaitz Institutuan elkar ezagutu zuten, Arte Eszenikoen Batxilergoa egiten, eta lehen diskoa kaleratu berri dute. Ibai Osinagarekin grabatu dituzte beren lehen abesti hauek.  Musika "makarra" baina melodikoa egiten dutela diote. Guardasola saioan Aimar Jimenez (pianoa), Haritz Arteaga (baxua) eta June Txibite (gitarra eta ahotsa) izan dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!