Nafarroako Justizia Jauregiaren parean egin dute elkarretaratzea gaur Aroztegiako auzipetuek eta manifestazioarekin bat egin duten 139 eragileetako zenbaitek. Otsailaren 1ean Iruñean, Nafarroako epaitegietatik arratsaldeko 16:00etan aterako den manifestazio nazionalean parte hartzera dei egin dute.
Aldi berean, orain arte beren atxikimendua eta babesa erakusteko aukera izan ez duten eragileak manifestazio deialdiarekin publikoki bat egiten dutela adieraztera animatu nahi dituzte.
2021eko udaberrian Lekarozko herrian luxuzko 228 etxebizitza egiteko obrak geldiarazi zituzten Baztango hainbat biztanlek kanpaldi luze baten bidez. Protesta horietan parte hartu zuten zazpi herritar auzipetu dituzte, eta hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko isuna ezarri dizkiete, “talde kriminal antolatua” izatea egotzita.
“Zazpi gara, baina beste edozein izaten ahal zen”, argi dio Ariztegik. Izan ere, “epaitegietan zigortu nahi dutena bada herri batek bere etorkizunari buruz eta bere buruari buruz erabakitzeko duen gaitasun eta erantzuna zigortu nahi dela”.
“Trikimailu juridikoak erabili dira Baztandarron iritzia eta hitza isiltzeko, kriminalizazio saiakera salatu nahi dugu”, gaineratu du. Ariztegik ohartarazi du bitartean proiektuak martxan jarraitzen duela eta “beharrezkoa dela udalaz gaindiko proiektu gisa izendatzen duen eta Nafarroako Gobernuak babesten duen marko hau desagerraraztea”.
Aroztegiko lanak legez kanpo hasi zirela berretsi zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi zuen ere, baina, hala ere, prozesua aurrera doa; Maiatzean, hasiko da epaiketa.
Ver esta publicación en Instagram
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!