PSN, EH Bilduk eta Geroa Baik akordioa erdietsi zuten frankismoa goratzen duen eraikinari adiera berria emateko, guztiz suntsitu gabe, eta akordio horretan bertan, Maravillas Lanbertoren izena ematea eraberritutako proiektuari. Bada, atzera egiteko aukera aztertzen ari dira azken horretan.
Elkarte memorialistek zalatzan jarri dute Maravillas Lanbertoren izena jartzea etikoa ote den eta deontologia soziopolitikoaren kontrakoa. Hiltzaileen gorazarrea egiten duen espazio bati eta mausoleoa izandakoari biktima baten izena jartzea ez zaie egokia iruditzen.
Joseba Asiron prest azaldu da izena birpentsatu eta aldatzeko aukera aztertzeko eta bat etorri da baita Geroa Bai ere. Azken koalizio honek, negoziazio bileretan eskatua zuen izendapena aurreragorako uztea, beraz, orain prest dago aldaketarako.