Sergio Ayucar (BSH): "Profesionaltasunez eta normaltasunez aritzeko eskatu digute"

Maialen Huarte Arano 2025ko urt. 7a, 10:09

Lau taldetan banatu dituzte BSHko langileak eta talde bakoitzari hamar minutuko bileraren bidez eskatu diete soldata etxera eraman ahal izateko profesionaltasunez eta normaltasunez aritzeko lanean. Onartu die Eskirozko BSHko zuzendaritzak egoera ez dela arrunta, baina horixe izan da helarazi dieten mezua. 

Eguberrietako oporraldiaren ostean gaur itzuli dira BSH lantokiko beharginak euren zereginetara. Normaltasunetik gutxi du haien egoerak, abenduaren 16an zuzendaritzak iragarri baitzien ekainean Eskirozko lantokia itxi eginen zuela eta hortaz, 655 langileak kale gorrian geratuko direla. Hala ere, "profesionaltasuna eta normaltasuna" eskatu die gaur zuzendaritza taldeak. "Lau taldetan banatu gaituzte eta bakoitzarekin hamar minutuko bilera egin dute. Normal aritzeko eta soldata etxera eraman nahi badugu profesionaltasunez aritzeko eskatu digute", esan du BSHko langile eta LAB sindikatuko kide Sergio Ayucarrek. Langileak haserre hartu dute erabaki hori. Bilera gehiago eginen dituzte egoera aztertu eta erabakiak hartzeko. "Uztailaren 16rako mantentzen dute itxiera", adierazi du Ayucarrek. Batzarra eginen dute goizean aurera begirakoak zehazteko. Sergio Ayucarrekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!