Eskirozko lantokia ixteko erabakia iragarri du BSHk

Haritz Pascual Garjon 2024ko abe. 16a, 12:30

660 langile ditu ontzi-garbigailuak eta hozkailuak ekoizten dituen lantokiak. Gaur goizean ezagutu dute Alemaniako zuzendaritzaren asmoa. Enpresa batzordeak langile asanbladara dei egin du.

Kolpe latza Eskirozko BSHko langileendako goizean goizetik. Alemaniako zuzendaritzak iragarri du 2025eko ekainean, lantokia ixteko asmoa duela. 10:30etatik bilduta dira langileen ordezkariak eta Eskirotzeko lantokiko arduradunak, egoeraren berri emateko eta itxiera prozesua nola izanen den argitzeko.

Itxieraren mehatxua buru gainean zuen lantokiak pasa den urtetik honat, baina sorpresaz harrapatu ditu langileak gaur goizeko erabakiak. 2015etik honat erdira jaitsi da ekoizpena, BSH-k Turkian eta Polonian dituen lantegietara bideratu baitu bere produkzioaren zatirik handiena. Eskirozko lantokiari, estatu mailarako ekoizpena geratu zitzaion baina azken hilabeteotan, estatu mailan ere beste lantokietako produktua saltzen ari zen BSH.

Alemaniako zuzendaritzak ohar bidez iragarri du itxiera asmoa, “Eskirozko lantokiak lehiakortasunik ez duela” argudiatuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!