Aitziber Monreal (ANAS): "Hiru alaba ditut nik, biz erditu naiz eta bestea sahararra da"

Maialen Huarte Arano 2025ko urt. 7a, 08:46

Urrezko Baba saria jaso du Sahararen Adiskideen Elkarteak (ANAS) Iruñeko Errege Magoen Kabalkada Elkartearen eskutik. Haurrekin egiten duten lana goraipatu eta eskertu diete modu horretan. Aitziber Monreal Ancin elkarteko kideak azaldu du elikadura proiektua, larrialdi egoeratan laguntza eta haurrei uda garaian eta ikasturte garaian aukera ematen dietela gurera etortzeko. 

"Hiru alaba ditudala esaten du: ni nireak dira propio eta bat sahararra", esan du Aitziber Monreal Ancin-ek. Saharako Adiskideen Elkarteko kide da Monreal. Pandemia aurretik bi urtez etorri zen Monrealen familiara neskatila saharrara eta pandemiaren geldialdiaren ostean ere bai. Elkarteak Urrezko Baba saria jaso berri du Iruñeko Errege Magoen Kabalkada Elkartearen eskutik. Adingabeekin egiten duten lana goraipatu eta eskertu diete horrela. "Ustekabean jaso genuen saria emanen zigutela zioen deia. Oso pozik gaude. 1997an sortu zen elkartea eta lehen saria da hau", azaldu du Monrealek. Elikadura proiektua, larrialdi egoeratan laguntzeko egitasmoa eta haurrak gurera ekartzeko aukera 'Oporrak bakean' eta 'Madraza' helburuak dituzte egitekoen artean: "Uda garaian Nafarroara etortzen dira, familia hainbatetara saharar adin txikikoak. Ikasturtea pasatzeko aukera ere eskaintzen ahal zaie", adierazi du Monrealek. Aitziber Monreal Ancinekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!