Amaia Barrena (sexologoa): "Emakumeen* sexualitateaz hausnartuko dugu dinamika eta jolasen bitartez"

Maialen Huarte Arano 2025ko urt. 2a, 09:04

Urtarrilaren 14an hasita Iruñeko Emakumeen Etxean laborategi bat antolatu dute euskaraz eta emakumeei* zuzenduta: "Sexualitatearen alorraz mintzatuko gara. Inposatu zaizkigun sinesmenez hitz egin eta nora jo nahiko genukeen aztertu", adierazi du laborategian gidari arituko den Amaia Barrenak. 

Sexualitate laborategi bat proposatu dute urte berriaren hasierarako Iruñeko Emakumeen Etxean. Jolasa, plazerra, gorputza, mugak, erlazioak... izanen dira protagonista. Iruñeko Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskara alorrak antolatu du, eta Amaia Barrena sexologo eta psikologoa izanen du gidari: "Euskaraz izanen da laborategia. Bost saio guztira emakumeen sexualitateaz hausnartzeko. Inposatzen dizkiguten sinesmenak aztertu eta nora jo nahiko genukeen identifikatzea izanen dira gakoak". 

Emakumeei zuzendutako ikastaroa izanen da, emakumea, zentzurik zabalenean hartuta. Zabalik da izen-emateko epea eta casadelasmujeres@pamplona.es postaren bidez edo 948 11 02 30 telefono zenbakian eman daiteke (17:00etatik 21:00etara). Astearte arratsaldetan izanen da laborategia urtarrilaren 14an hasita. Urtarrilaren 21ean, eta otsailaren 4,11 eta 18an segituko du. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arte izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!