Merezitako oporrak hartu zituzten ostiralean Orkoiengo Auzalar ikastetxeko umeek. Azkeneko hiruhilekoan ikasitako guztiaz gain, azkeneko asteetan kanta berezi bat prestatzen eta grabatzen eman dituzte. Ikastetxeak badu gabonetako bere ereserki propioa.
‘Errespetua da gure indarra’ leloarekin hasten da abestia eta azkeneko hilabeteetan Valentzian pairatutako DANAren ondorio latzak ere gogoan izan dituzte letra osatzerako orduan. Lehen hezkuntzako 2. mailatik 6. maila arteko ikasleek grabatu dute abestia, eskolak duen grabazio estudioan. Eta 4. eta 6. mailakoek letra eta koreografia asmatu dute. Ikasle guztiek abestia ikasteko aukera izan dezaten, piktogramak ere prestatu dira. Asier Fernandez, musika irakasleak koordinatutako proiektua da.
Metropoli Forala saioan Orkoiengo Auzalar ikastetxeko zuzendaria, Maider Albeniz elkarrizketatu dugu. Entzun elkarrizketa eta abestia hemen!