Bakarne Atxukarro: “Kaleak lokatzez beteta daude Massanassan oraindik ere”

Unai Lako Goñi 2024ko abe. 23a, 13:46

Olentzero eta Mari Domingi Massanassa herrira bisita egin zuten larunbatean, Beriaingo herriak bildutako ia 2000 opariak bertako umeen artean banatzera

Vicente Moreno, Osasunako entrenatzailearen herriak gogor sufritu zuen urriaren bukaeran DANAren indar bortitza eta bertako elkarteen elkartasun kanpaina bat abiarazi zuten. Beriaingo Udal Elkarteak bat egin zuen horrekin eta ia 2000 opari lortu zituzten. Larunbatean banatu zituzten.

Dantzariak, gaitariak, joaldunak, pertsonaia mitologikoak eta Olentzero eta Mari Domingi gerturatu ziren Massanassara, herriari babesa ematera. Jai giroan egin bazen ere, herrian nonahi ikusi daitezke oraindik ere DANAren ondorioak.

160 pertsona inguru abiatu ziren Massanassara autobus eta kotxetan eta guztira herriko umeentzako ia 2000 opari eraman zituzten. Hara gerturatutako nafarrak hunkituta itzuli dira. Kalejira ere gelditu behar izan zuten, laguntza gehiago herrira iritsi zelako eta banatu banaketa bukatuta berrabiarazi zen ospakizuna.

Metropoli Forala saioan Bakarne Atxukarrorekin hitz egin dugu. Bertan egon zen asteburuan eta esperientzia kontatu digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!