Espetxeak ez dio bakarrik eragiten preso dagoenari, senide eta gertukoei ere bai, eta, sentipen eta emozio guztiak elkarbanatu nahi dituzte kafe-topaketa batean. 17:00etan batuko dira Iruñeko Iturrama auzoko Serafin Olabe kalearen 5. zenbakian, Salhaketak duen egoitzan.
Laguntza talde bat osatzeko xede ere badu gaurko topaketak. Ingurune seguru bat sortzea. Aurrekariak badaude, Madrilen antzerako ekimenak egin izan dituzte, lehena da gisa honetakoa Nafarroan. Uhaina Apezetxe Salhaketako kidearekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.