Dantzaz Zentro Koreografikoaren eta Txikota ekoiztetxearen arteko koprodukzioa taularatuko da bihar Zizur Nagusiko Kultur Etxean. Kostaldeko herri baten nortasunean eta itsasoarekin duen lotura sakonean murgilduko gaitu Itsasminak. Dokumental eta dantza emanaldia izango da.
Getariako portuko iragana eta oraina erretratatu ditu Beñat Gerekak dokumentalean. Tradizioa, sustraiak eta mundu garaikidea uztartzen dira beraz Itsasmina esperientzian. Zazpi dantzariren mugimenduak aretoan eta itsaso-tradizioak pantailan.
Zizur Nagusiko Kultur Etxean ikusi ahalko da Itsasmina. Abenduaren 13an, 20:00etan. Sarrerak 6 eurotan daude salgai.
Itsasmina proiektuaren inguruan mintzatzeko Fernando Saenz de Ugarte, Dantzaz konpainiako zuzendari nagusia gonbidatu dugu Irrintzi Plazara.