Aritz Goikoetxea: "Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak izateak bermatuko luke hizkuntz eskubidea"

Maialen Huarte Arano 2024ko abe. 11a, 09:40

Iruñeko Euskalgintzak manifestazioa eginen du gaur Iruñean auzo guztietan euskarazko haur eskolak eskatzeko. 17:30ean Sarasate pasealekutik abiatuko da protesta. 

Iruñean, auzo guztietan haur eskolak euskaraz nahi dituzte. Horixe aldarrikatzera aterako dira gaur kalera arratsaldean:17:30easn Sarasate pasealekutik aterako dira. Euskalgintzak kaleak hartu nahi ditu, lehen urratsetatik hasita, hezkuntzak euskarazko murgiltze eredua eskaini dezan Donibanen, Txantrean, Arrotxapean eta baita Alde Zaharrean ere."Txantrean dago egun euskarazko eredua duen haur eskola bakarra eta ez da nahikoa", esan du Iruñeko Euskalgintzako Aritz Goikoetxeak. "Familia askorentzat zaila da euskaraz izen ematea, kontuan harturik bizi diren tokitik urrun geratzen zaiela", azaldu du Goikoetxeak.

Eskaria ba ote den sartu gabe, hizkuntza eskubidea dela aldarrikatzen ari dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!