ERREPORTAJEA

Nafarroako Artxibo Nagusia: iraganaren gordeleku

Euskalerria Irratia 2024ko abe. 10a, 13:34

Nafarroa Garaiko artxibo historiko nagusia da. Gure Erresuman zeuden erakundeetako funtsak gordetzen ditu, baita beste hainbat agiri ere. Historian zehar, Rafael Moneo arkitektoak zaharberritutako jauregia Nafarroako Erregeen, Elizaren eta Espainiako militarren egoitza izan da. Bertan, erreportajea egin dugu Iñaki Montoya eta Mirian Etxeberria artxibozainen eskutik.

1836ko errege-agindu baten ondorioz sortu zen Artxibo Nagusia. Jose Yanguas y Miranda izan zen lehenengo artxibozaina. XIX. mendearen hasieran Diputazioaren ardurapean geratu zen eta Nafarroako Jauregiaren ondoan kokatu zuten. Suspertzaile nagusien artean Iturralde y Suit eta Arturo Campion. 2003. urtetik egungo egoitzan dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!