KIROLERRIA

Iker Vicente: "Aizkorari esker sortu nintzen ni, gurasoak aizkora giroan ezagutu baitziren"

Eñaut Agirrebengoa 2024ko abe. 10a, 13:23

Egurra gurina balitz bezala mozten du Iker Vicentek. Ez du motozerraren beharrik, aizkora eskutan izanik. Otsagabiarra Euskal Herriko aizkolaririk indartsuena da gaur egun, eta bisitan etorri da Kirolerrira. 

2015ean irabazi zuen lehen txapela maila nagusian, eta geroztik, sekulako bilduma osatu du Vicentek. Aurten, hirugarrenez izan da Euskal Herriko txapeldun, bere markarik onena lortuta. Eta Nafarroako Txapelketan, Miel Mindegiaren pare jarri da, hamargarrenez nagusitu ondoren. Bestelako txapelak ere irabazi ditu, baita apustu bat ere. Ametsetako denboraldia osatu du, alegia. Orain atseden hartzen ari da, eta geldialdia baliatuz, luze eta zabal mintzatuko gara Otsagabiako aizkolariarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!