Euskalerria Irratia Antsoaingo ‘Ezkaba’ Ikastetxean izan da

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 21a, 17:43

Metropoli Forala irratsaioa Iruñerritik egin dugu, gaur. Antsoaindik. Batetik, eskolako ikasle eta irakasleak elkarrizketatu ditugu. Bestetik, herriko eragile eta udal arduradun zenbait ere hurbildu zaizkigu: alkatea, Euskara eta Berdintasun ataleko teknikariak, ‘Harrobi’ Gaztelekuko lagunak eta Jantoki Komunitarioko kideak, besteak beste.

400 ikasle inguru ditu ‘Ezkaba’ Ikastetxe Publikoak. Antsoaingo herriak 10.000 biztanle gutxi gora behera. Horien artean, heren bat euskalduna da. Antsoain, Artika, Ezkaba eta Arrotxapeko ikasleak biltzen dira bertan. Hiru eta hamabi urte arteko haurrak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!