Iruñeko Udalak eragileekin elkarlanean sortu duen protokolo berria babes neurria da gehiago erasotzailea identifikatzea baino: "Emakumeak ezein momentutan eska dezake babesa. Horretarako egokitu dugu protokoloa", azaldu du Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko Berdintasun zinegotziak. Alegia, ezein motatako indarkeria pairatu duen emakumea babestea du xede emakumeenganako indarkeriaren kontrako protokoloak. Prozesuan parte hartu duten aisialdiko lokalek eta bestelako eragileek konpromisoa sinatu dute indarkeria sexistako egoerei arreta emateko eta sentsibilizazioa sustatzeko. Protokolo berritu hori gaur aurkeztuko dute, mahai-inguru baten bitartez. Zaloa Basaberi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.