Antsoaingo Kultur Aroa abian da

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 7a, 18:41

Hilabete bukaera arte hamabi jarduera antolatu ditu Udalak, guztiak euskaraz eta adin guztietara zuzenduak

Udaberrian antolatutako zikloaren ondoren azaroan Kultur Aroa ireki du Antsoaingo Udalak. 12 jarduera izango dira osotara, adin mota guztietako jendearentzat, gure hizkuntza ikastetxeetatik kanpo ere entzuteko eta gozatzeko.

Larunbatean, Printze Txikia liburuaren irakurraldi publikoa egingo dute herriko 40 eragile desberdinetako kideek. Eta hilabete bukaera arte magia, antzerkia, solasaldiak edota Euskalerria irratiko Metropoli Forala entzuteko aukera egongo da besteak beste.

Irrintzi Plazan, Marta Diez Antsoaingo alkatea eta Xabi Lasa Antsoaingo euskara teknikaria elkarrizketatu ditugu Kultur Aroko egitaraua errepasatzeko eta herrian euskararen egoera zein den jakiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!