Ander Garde (Zabaldi): "Lurraren defentsa ardatz hartuta eginen dugu elkartasun hamabostaldia"

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 4a, 08:45

XXVIII.Elkartasun Hamabostaldia hasiko da gaur Zabaldin. Baliabide arpilatzearen aurrean lurraren defentsa izenburuarekin dokumentalak, hitzaldiak, mahai inguruak eta beste izanen dituzte gaurtik hasita. Palestina, Burkina Faso, Europa, Mexiko edota Euskal Herrian dauden adibideen inguruko hausnarketak eginen dituzte, besteak beste. 

"Herritarrei informazioa ematea eta gai konkretu batzuen inguruan hausnarketa egitea bilatzen dugu elkartasun hamabostaldiekin", azaldu du Ander Garde Zabaldiko kideak. Gaur hasiko dituzte XXVIII. Elkartasun Hamabostaldiko ekimenak: "Aurtengo hamabostaldiaren aurkezpena eginen dugu gaur eta erakusketa ere zabalduko dugu", esan du Gardek. Nazioarteko adituak izanen dira Zabaldin egunotan lurraren eta lurraldearen defentsaren inguruko ikuspundu desberdinak mahai gainean jartzeko. Dokumentalak, hitzaldiak eta mahai inguruak antolatu dituzte. Ander Garderi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!