Badira hiru urte Nafarroako sektore mailako lan-baldintzak arautuko dituen lehen hitzarmena lortzeko negoziazioak hasi zirela, eta Nafarroako obernuak negoziazioan egindako edozein aurrerapen “blokeatzen jarraitzen du”. Beste behin salatu dute zerbitzu publikoa izanik enpresa pribatuen etekinak lehenesten dituela foro exekutiboak eta “langileek egiaztatu dute lan baldintzak hobetzea ez dela lehentasuna Nafarroako Gobernuarentzat”.
Hitzarmen hau funtsezkoa da lan-prekarietateari aurre egiteko eta ELAk sektoreko langileentzako eduki zehatzak aldarrikatu ditu: hileko 1.500 euroko soldatak, urteko 1.592 orduko lanaldia eta aldi baterako ezintasuneko bajen osagarria %100eraino kontingentzia arruntetan. Hitzarmen hau egoitza guztietan aplikatzea galdegin dute.
2025eko aurrekontuen negoziazioetan sar dadila erresidentzien hitzarmena eskatu diote nafar gobernuari, dagokion aurrekontu-partidak sartzeko.