Gerra eta teknologiaren garapena elkar lotuta izan dira, beti. Ukrainako gerran dronak arma nagusi dira airetik eta lurretik eginiko erasoetan. Israelen azken misil jaurtiketek erakutsi dituzte teknologiak eragindako eraso eta defentsa estrategia berriak. Zer esanik ez walkie-talkien eta sakelako telefonoen bitartez eginiko atentatuez Libanon.
Gerra eta historia
Garai orotan, gerra eta teknologiaren garapena lotuta egon dira. Gerren bidez, herrialdeek bilatu izan dute armak eta estrategiak hobetzea. Adibidez, Antzinako Erroman, errepide sareak sortu zituzten tropak azkarrago mugitzeko. Ondoren, Erdi Aroan, su-armak asmatu zituzten eta horrek aldaketa handia ekarri zuen borrokatzeko moduan. Lehenengo Mundu Gerran, tankeak eta hegazkinak garatu zituzten eta Bigarren Mundu Gerran, radar eta bonba atomikoaren moduko teknologia berriak.