Feminismoan kontzientzia izatetik haratago, jakintza ere izateko proposamena dator IPES elkartetik. Iruñeko Udalaren laguntzarekin Feminismoen Eskola formazioa eskainiko dute urritik maiatzera. Astelehenetan elkartu eta feminismoan barneratuko dira. Bi maila izanen dira aukeran: Lehen mailarekin, feminismoaren sarrera uztartuko dute eta bigarrenean, sakondu eginen dute: "Feminismoa mugimendu sozial, teoria filosofiko eta politiko gisa zer den jakitea bilatuko dugu ikastaroen bidez", azaldu du IPES Elkarteko eta formazioaren koordinatzaile Amaia Zufiak.
Iruindarrek izanen dute lehentasuna, baina edonork eman dezake izena Feminismoen Eskola ikastaroetan. IPES elkartearen webgunean aurki daiteke informazio guztia. Gaurtik aurrera dago apuntatzeko aukera.