Jon Julen Weyndling: "NUPen kredituen %15 baino ez dira euskaraz eskaintzen"

Euskalerria Irratia 2024ko ira. 13a, 08:47

Euskara Taldea aurkeztu zuten atzo Nafarroako Unibertsitate Publikoan. "Euskal komunitatea sortu eta arnasgune izatea da xedea. Euskararen presentzia txikiarekin konforme ez gaudela esateko erakusleiho da Euskara Taldea", azaldu du Jon Julen Weyndling taldeko kideak. 

Euskal komunitatea sortzeko eta arnasgune izateko bidea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan martxan den Euskara Taldea: "Arlo akademinoan unibertsitateak eskaintzen duen euskara urriarekin konforme ez gaudela adierazteko ere bada Euskara Taldea", esan du Jon Julen Weynding taldeko kideak. Izan ere, unibertsitatean ikasleen %33 da euskalduna eta aldiz kredituen %15 baino ez da euskaraz eskaintzen Weyndingek azaldu duenez. "Euskaraz ere ezin ditugu tramite administratiboak egin", kritiko agertu da.  Atzo aurkeztu zuten NUPeko Euskara Taldea. Jon Julen Weydingekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!