Igandean Euskal Pilota Selekzioaren aldarrikapena eginen dute Iruñean

Reyes Ilintxeta 2024ko abu. 22a, 11:43

Euskal Pilota Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko pilota emanaldi berezi bat eginen da Jito Alai pilotalekuan, Euskal Herriko Pilota Selekzioaren Aldeko Mugimenduak antolatuta.

Hortik gertu, Labrit pilotalekuan Federazioek (Nazioartekoa, Espainiarra, Nafarroa), Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak antolatutako 22 urtez azpiko Euskal Pilota Munduko Txapelketari hasiera emanen zaio. Ohi bezala lehiaketa honetan Euskal Herria ez da egonen ordezkatua. Euskal Selekzioa aspaldiko aldarrikapena da, baina oztopoak ere oso atzetik datoz, Martin Ibarra Euskal Herriko Pilota Konferederazioko ordezkariak salatu duenez. Nazioarteko Federazioan oraindik ez da akordiorik lortu Euskal Herriko pilotariez osatutako konfederazioa onartzeko, Nafarroako Federazioan indefinizio etengabean ari dira eta Espainiako Federazioan aurkako jarrera da nagusi.

Jaurrietan egin zuten duela gutxi Euskal Herriko Pilota Selekzioaren Aldeko ekitaldi bat eta laster eginen dute beste bat Atarrabian. Bien bitartean heldu den igande honetan arrtsaldeko 16:00etatik 18:30etara pilota emanaldia eginen dute Jito Alai pilotalekuan eta komunikatu baten irakurketa labri aurrean munduko txapelketa hasi aurretik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!