Maite Elizagarai: "Eskaintza eta eskariaren desorekak eragin du alokairuzko prezioen igoera"

Euskalerria Irratia 2024ko abu. 1a, 09:32

Etxebizitzen alokairua 2007ko prezioetara itzuli da azken urteotan eta Maite Elizagaray Kabia higiezinen aholkulariak uste du desoreka batengatik handitu direla horrenbeste. 

2007an higiezinen burbuilan murgilduta zenean Nafarroa alokairuzko zein salerosketako etxebizitzen prezioak inoizko garestienak izan ziren. Alokairuaren kasuan egoera antzerakoa da orain: "Desoreka handia dago eskaintza eta eskariaren artean eta horrek eragin du prezioen gorakada handia", azaldu du Maite Elizagaray Kabia higiezinen aholkulariak. Etxebizitza bakoitzaren ezaugarriaren araberakoak dira prezioak, baina gorakada atzematen dela uste du. Maite Elizagarayri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!