'Hizkuntzak ikastea arrunt gutxi kostatzen da', goiburu horrekin animatu nahi dituzte herritarrak Iruñeko zein Lizarrako Hizkuntz Eskola Ofizialetan izen ematera. Matrikularen prezioa "dezente" jaitsi dutela adierazi du Santi Leone Iruñeko Hizkuntz Eskolako zuzendariordeak. Euskara, Ingelesa, Alemana, Italiera eta Frantsesa dira ikas daitezkeen hizkuntz ofizialak. Aurtengo nobedadeen artean Euskarako C2.1 mailan ere izen eman daitekeela. Santi Leonerekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.