Udako barnetegietarako dena prest dago AEKn

Reyes Ilintxeta 2024ko eka. 25a, 11:36

Ekainaren 28ra arte heldu den ikasturterako aurrematrikulazioa egin daiteke AEKn. Udako barnetegietarako izen-ematea zabalik dago: bi astetakoak, familia barnetegiak, zuberera ikastekoa eta ibiltaria. 

Heldu den ikasturtean AEKn euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenek aste honetan dute aurre-matrikulazioa egiteko aukera.  

AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera, aurrez aurreko ikastaroetan zein Foruko barnetegiko hilabeteko neguko ikastaroetan.

Ekainaren 28 baino lehen izena ematen dutenek hainbat abantaila izanen dute Asier Biurrun AEKko kideak Guardasola siaon azaldu digun bezala.

Bestalde udako barnetegiak prest daude hurrengo hiru hilabeteetarako:

Bi asteko barnetegiak

Aranatzan eta Foruan eginen dira Uztailaren 1etik irailaren 8ra.

Xiberera barnetegia: uztailaren 29tik abuztuaren 3ra eginen da Mendikotan.

Urepelen bi txanda izan dira: uztailaren 8tik 19ra eta 22tik abuztuaren 2ra. Azken hauetan zerotik abiatzen diren ikasleek ere hartu ahal izanen dute parte.

Honetaz gain:

Familia barnetegiak eginen dira eta baita bi astetako barnetegi ibiltaria ere, aurten uztailaren 13an Otxandiotik Izabaraino.

Barnetegi hauetan eta baita ikasturtean zehar egiten diren ikastoetan ere parte hartzeko Euskarabidea zein toki entitate askoren dirulaguntzak badira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!