Sei Elkarteak boluntarioak behar ditu gazte migranteekin aritzeko abuztuan

Reyes Ilintxeta 2024ko eka. 25a, 11:22

Nafarroako Gobernuarekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean, Sei Elkarteak udako programa prestatu du gurera etorri berriak diren 12 eta 17 urte bitarteko 100 gazteri laguntza akademikoa emateko eta Iruñerria ezagutzera emateko.  

Astean bi egunetan, goizez, arituko dira ekimen honekin bat egiten dute boluntarioek. 

25 urte lanean daraman Sei Elkarteak arreta eta laguntza ematen die gazte migrante eta beren familiei. Batzuk bakarrik iristen dira eta besteak, aldiz, haien familiak ekarrita urte askoren ondoren, berriz elkarrekin bizitzeko. Ikasketa sistema berri bati aurre egin behar diote, kasu askotan hizkuntza ere ikasi behar dure eta haien sozializaio bidea ez da erraza izaten. Hori dela eta udako progrmama honen bitartez Sei elkartetik poroposatzen dutena da gazte hauei laguntza puntuala ematea haien ikasketetako trabak gainditzeko eta aisialdi tarte bat elkarrekin Iruñerria modu atsegin eta praktikoan ezagutu ahal izateko. 

Maite Ziganda, elkarteko honetako kideak informazio guztia ekarri digu. 

Boluntario moduan aritzeko interesa dutenek informazio gehiago eskatu edota izena eman dezakete Sei Elkartearen web gunean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!