Susa argitaeletxeak plazaratutako lan hau Iñigo Astitzen lehen narrazio bilduma da. Molde askotarikoak dira testu hauetan ageri diren pertsonaiak: opari bat jasotzen duen ume bat, ETAren eta poliziaren arteko tiroketa baten ostean hildakoen pabiloi batean agertzen den tipo bat, sasoiz kanpo itzultzen den norbait, svastikak marrazten dituzten bi ume, diktadore baten koadroari kopa bat bota zion ustezko pailazo bat eta ospitalera ama bisitatzera doan emakume bat, besteal beste. Umorea, kritika eta, batez ere, gauzak beste modu batez begiratzeko gonbitea da lerro artean aurkituko duguna.
Iruñeko Liburu Azokan egonen da Iñigo Astitz igandean, 12:00etan, lanaran aurkezpena egiteko.