Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.
Lautan Hiru bekako epaimahaiaren arabera antzezlan honek “gidoi landua du, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”.
Markos Goikoleak zuzendu du lan hau Mikel Martinez antzerkigile eta aktorearen laguntzaz.