“Sen onarekin, ausardia politikoarekin eta erabakitasun demokratikoarekin hartu behar da Erorien Monumentuaren gaineko erabakia”, esan du Txema Leston Erorien Monumentua eraistearen aldeko elkarteetako komunikazio arduradunak. "Zoratzekoa" litzateke faxismoa omentzen duen eraikina faxismo horien oinordekoei galdetuta erantzutea. “Erantzukizuna saihesteko modua da galdeketa bat egin nahi izatea”, nabarmendu du Lestonek. Deliberamendu politiko bat da: “Faxismoaren heredentzia ezabatzeko erabakia da”, adierazi du. Txema Lestonek adierazitakoak entzun daitezke argazkian klik eginda.