Sanferminak 2024

Iban Agerri (Iruñea Antitaurina): "Zezenketarik gabeko sanferminak gertuago daudela uste dugu"

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 28a, 08:47

Iruñea Antitaurina taldeak eskatu dio Peñen Federazioari "zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioan" parte hartu dezala. "Zezenik gabeko sanferminak baino gertuago ikusten ditugu zezenketarik gabekoak", esan du Iban Agerri Iruñea Antitaurina taldeko kideak. Eztabaida kalean dagoen honetan "aukera" galtzen utzi gabe "erritmo egokian" bideratu behar da gaia.

"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu dio Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta  ezinbestekoa dela peñen inplikazioa "jaieetan eragile esanguratsua" diren aldetik. Peñetan hausnarketa egin dezatela iradoki diete eta izan daitezela "ezinbestekoa den aldaketaren gidari".  Zezenik gabeko sanferminak baino, zezenketarik gabekoak ikusten dituzte gertuago kolektiboko Iban Agerriren esanetan. 

Eztabaida kalean da eta aukera galtzen utzi gabe gaia erdigunera eramateko unea dela uste du Agerrik. Horretan, Iruñeko Udalak izan beharko lukeen parte hartzeaz galdetuta adierazi du laguntza eskaini beharko lukeela eta iruindarren bozgorailu izan.

Iruñea Antitaurina kalera aterako da urtero bezala uztailaren 7an kalejira antitaurinoa egitera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!