Oraindik eman daiteke izena Biltokiren Urepele-Ezkaba ibilaldirako

Reyes Ilintxeta 2024ko mai. 23a, 18:55

Euskaldunon Biltokik Ezkabako ihesaren ibilaldia antolatu du asteburu honetarako, baina alderantziz, hau da, Urepeletik abiatuta eta Ezkabaraino. Larunbat goizean abiatuko dira eta bi egunez eginen dituzte etapa guztiak, Zubirin lo eginez. Parte hartu nahi dutenek oraindik dute aukera izena emateko Biltokin, 699612124 telefonoan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!