Iruinyard soundek musika emanaldia antolatu du larunbatean Burlatako gaztetxean

Euskalerria Irratia 2024ko mai. 23a, 12:47

Iruinyard sound soinu sistema garatzeko proiektuaren berri eman du Eñaut Egiluz kolektiboko kideak. Larunbatean Burlatako Gaztetxean 18:00etatik aurrera egingo dute rub a dub musika saioa soinu sistema osatzeko falta zaien dirua eskuratzeko. Sarrerak bost euroan aldez aurretik edo zortzi euroan han bertan.

2022an hasi ziren Iruinyard proiektuarekin eta badoaz aurrera osatzen duten bost kideak. Iruinyard soinu sistema garatzeko proiektua da eta osatzeko azken txanpan dago taldea. Jamaikako kaleak ditu Iturburu soinu sistemak eta Iruñeko kaleetara ekarri nahi dute. Bide horretan antolatu dute asteburuan, falta zaien aurrekontua eskuratzeko.

Rub a dub klubak egin dituzte Aitzina tabernan orain arte, baina oraingoan Burlatako gaztetxean aldarrikatuko dute herriko espazioez jabetu behar direla berriz ere. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera musikan gidari izango dira Galiziatik etorritako High Paw, hiri buruzagitik Budin, Donostiatik Bombadil Sound System eta noski, Iruinyard kolektiboko kideak ere.

Mikel Calvok egin du iragarpen kartelaren diseinua. Sarrerak aldez aurretik eskuratu daitezke Cannaenean edo Burlatako Orreaga tabernan bost euroan; edo, egunean bertan zortzi euroko prezioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!