Udako Mintzakide ekimenerako izena emateko epea zabalik dago

Reyes Ilintxeta 2024ko mai. 22a, 19:15

Ekainaren lehen astera arte eman daiteke izena Iruñerriko Mintzakiden aritzeko. Astean behin bilduko dira taldeak ekainaren bigarren hamabostaldian, uztailean eta abuztuan. Udan ohikoan baino jende gazteagoak hartzen du parte eta taldeak handixeagoak dira kideren batek huts egiten badu taldea kolokan geldi ez dadin. Hori da Enma Arrizabalaga eta Amaia Cuesta koordinatzaileek adierazi digutena. 

Udan zehar posiblea izanen da edozein unetan Iruñerriko Mintzakiden izena ematea. Horretarako formulario hau betetzea aski da:

https://forms.gle/1Wxp62nUzq5FwWsv8

Instagramen: @irunerrikomintzakide

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!