Helduarorako trantsizioan dauden gazteei zuzendutako bizikidetza-alternatiba bat da, etxebizitza lortzeko oztopoak gutxitzen dituena, eta proposamen kulturartekoa eskaintzen duena. Gazte hauek, gainera, talde tekniko baten laguntza, orientazioa eta ikuskapena izanen ditu. Sozializazioa eta gazteen arteko erreferentziazko harremanak bilatzen ditu, parte-hartzaileentzako garapen pertsonaleko, hazkundeko eta ikaskuntzako esperientziaren bidez.
Lehen edizioan pisu bat osatu zen, 23-24 ikasturtean bi eta orain hirugarren edizioa hasi dira antolatzen. PisuKideak ekimenean parte hartzeko interesa dutenek informazioa eskatu edota izena eman dezakete kideak@zakan.org helbidean.
Zakan Sozial Gizarte Ekimeneko Kooperatiba bat da, Agintzari eta Zabalduz kooperatibek bultzatuta, Nafarroan helduaroaren bidean azaltzen ari diren behar sozialei erantzuteko proiektuak garatzeko asmoa duena. Familia-laguntzarik gabeko adin txikiko eta gazte migratzaileen erabateko integrazioan jartzen du arreta.