Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak larriak eta arinak izan daitezke. Batzuek sintomak uzten dituzte gorputzean, baina ez denek. "Klamidia da gaioxtasunen artean gehien kutsatzen ari dena. Ezin dugu ahaztu Ihesa ere eritasunen artean dagoela", adierazi du Itsaso Bakedano sexologoak. Informazioan eta prebentzioan indar handiagoz jarduteko beharraz ohartarazi du: "Hezkuntzan dago gakoa: ikastetxeetan ikasgai modura eman beharko litzatekeen gaia dela esanen nuke. Hezkuntza emozionala zenbat eta garatuago orduan eta kontzientzia gehiago norberaren buruaren zainketan", uste du Bakedanok. Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.