Elikadura burujabetzaren eta lurra babestearen aldeko Amillubi proiektua abian da

Reyes Ilintxeta 2024ko mai. 14a, 18:33

Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak Amillubi proiektua abiatu du, Gipuzkoan toki estrategikoan kokatua dagoen Amilibia baserria eta bere bederatzi hektarea lurrak kolektibizatzeko. Honen aurkezpena egin dute Geltokin eta hara joan aurretik gurean izan dira Maider Zubikarai Beristain eta Mirene Begiristain. 

Amillubi baserria Urola ibaiaren meandro naturalean dago, Zestoa herriko Iraeta auzoan. Meandroan egoteak krisi klimatikoaren garaiotan ura eskura izatea bermatzen du eta lurraren emankortasuna indartzen du. Horregatik dira Amillubiko lurrak baratzagintzarako, frutagintzarako eta lurraren laborantzarako egokiak. 

Kokapenari dagokionez, ekimenaren sustatzaileek azpimarratzen dutenez "Bai Gipuzkoako kostaldeari begira, bai barrualdeko eskualdeei begira elikagaien banaketarako bere kokapena lagungarria egiten du."

Ekimen honen lehen urratsa baserria eta lurrak eskuratzea da: "Amillubi lurrak eta baserria babestu eta eskuratzeko guztion ekarpena beharrezkoa da."

390.000 euro behar dituzte erosketarako eta baserria konpontzeko eta horretan laguntzeko deia egiten diote herritar orori. Diru ekarpenak egiteko moduen inguruko informazioa hemen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!