UEUk zazpigarren aldiz antolatu du Txiotesia lehiaketa. Ohi bezala, parte hartzen ari diren ikertzaileek beren tesia laburtu behar dute, X/Twitter sare sozialeko sei txiotan edo Mastodon sare sozialeko hiru tutetan, Hain zuzen, Mastodon sarean egin ahal izatea da aurtengo berrikuntza nagusia.
Bi urtean behin egiten den ekimenaren helburuak dira euskal ikertzaile gazteen lanak gizarteratzea eta ikertzaileen ikusgarritasuna handitzea, bai eta ikertzaile gazteen sarea sendotzea eta zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzea ere.
Aurtengo edizioan, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren kolaborazioa izanen du lehiaketak eta bira bi irabazle izendatuko dira: Ikertzaile ulergarriena (500 euro) eta Ikertzaile originalena (300 euro). Aurreko edizioetan UEUren Unibertsitatea.net ataritik egin zen deialdia, eta hemendik aurrera, berriz, UEUren sare sozialetako kontu orokorretatik eginen da.
Bitor Alonso Fradua, Galder Gonzalez Larrañaga, Maite Luengo Aguirre, Jone Mitxelena Sanchez eta Olatz Perez de Viñaspre Garralda izanen dira epaimahaikideak.
Gaur Zuriñe Etxanobe Solaguren Txiotesia lehiaketako koordinatzailearekin mintzatu gara Irrintzi Olaza saioan.