Nafarroako Ekonomia Solidarioaren XVII. jardunaldiak antolatu ditu REASek. Gaurkotasunari begira jarri dira oraingoan eta gizartean pil-pilean dauden hainbat gai izango dira jardunaldien ardatz. Azkenaldian nekazarien protestak izan dira mintzagai, traktoreen mobilizazioak tartean eta horren atzean dagoena aztertzeko eztabaida zabalduko dute.
Mahai inguru horretan Isa Serra Podemoseko bozeramailea, Pernando Barrena EH Bilduko eurodiputatua eta Imanol Ibero Mendiko Upategietako nekazaria arituko dira solasean. Ostegunean, arratsaldeko 19:00etan Katakraken.
Hurrengo astean berriz, gerrari helduko diote bi mahai-inguruetan. Astelehenean Finantzatzen ditugun gerrak izango da abiapuntua eta ostiralean berriz, Kontsumoa tresna politiko gisa: boikota eta beste aukera batzuk izango da gaia.
Nafarroako Ekonomia Solidarioaren XVII. Jardunaldietako mahai inguru guztiak Katakraken izanen dira, arratsaldeko 19:00etan, eta streaming bidez jarraitzeko aukera ere izanen da reasna.org webgunean.