Patxi Irurzun: "Protagonistaren semeak pairatzen duen muntaia polizialarekin dago lotua liburuaren titulua"

Reyes Ilintxeta 2024ko mai. 13a, 20:16

'La mentira es la que manda' da Patxi Irurzun idazle iruindarraren lan berria. 'Tratado de (h)ortografia' eta 'Chucherías Herodes' sagaren hirugarren zenbakia da. Hemen ere rock musika, 80. hamarkadako giroa eta idazketaren inguruko gogoetak dira trajikomedia honetako osagarriak. 

'Los tampones' talde punk mitikoaren abeslari izandakoa da berriro Irurzunen protagonista. Ama ZIUtik irten berria da, eta seme bikietako batek hainbat hilabete daramatza kartzelan, muntaia polizial eta mediatiko baten biktima. Bestea, berriz, Europan zehar dabil orgasmus urteaz gozatzen. Ekaitz horren erdian, gure antiheroiak panda hartz handi baten mozorropean babesa bilatzen du, Lendakaris Muertos taldeari bere kontzertu batzuetan lagunduz. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!