Amaia Arrizabalaga: "Europan alderdi populistei indarra kentzeko baliagarri gara"

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 10a, 08:17

Geroa Baiko hautagaia, Amaia Arrizabalaga Idiakez, hirugarrena doa zerrendan Europa Solidarioaren Aldeko koalizioan. Ekainaren 9an izanen dira Europako parlamneturako hauteskundeak eta botoa ematera joateko deia egin du: "Guk ez badugu erabakitzen guregatik erabakiko dute eta arriskua ultraeskuinak izan dezakeen boterean dago", ohartarazi du. 

Amaia Arrizabalaga Europa Solidarioarem Aldeko koalizioko hautagai izanen da, hirugarren postuan. Geroa Bai, EAJ eta Geroa Socialverdes taldeek bat egin dute, baita Coalicion Canariak ere. Europara begira jarria jada, "zenbaitetan urrun geratzen da Europa, baina garrantzitsua da han egotea" Arrizabalagaren hitzetan. Europan egiten den legediak "eragina" du "gure eguneroko bizimoduan", esan du. Horregatik, hauteskundeetan botoa ematera joateko deia egin du, "ez dezaten beste batzuk erabaki hemendik erabaki daitekeena". Ultraeskuinaren indarrari nolabaiteko "galga" jartzeko ere baliagarria izan daiteke koalizio txikien jarrera.

Ekainaren 9an izanen dira Europako Parlamenturako hauteskundeak. Parte hartze txikia izaten dute, eta Europa Solidarioaren Aldeko taldeko hautagaiak, Geroa Baiko hirugarrenak zerrendan, botoa ematera joateko deia egin du.

Amaia Arrizabalaga Idiakez, Lazkaon jaio baina Tuteran bizitakoa da, orain Iruñean bizi da. Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa dakizki eta itzultzaile eta zinpeko interpretea da. Une hauetan Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren Kabinete buru izan da 2019 eta 2023 bitartean eta gaur egun Geroa Bairen parlamentu taldearen laguntzailea da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!