Pello Lizarralde: "Gauza batzuk ahazteak bizitza eramangarri egiten laguntzen du"

Reyes Ilintxeta 2024ko api. 23a, 19:34

«Gai ote gara nahi duguna ahanzteko? Gai ote gara nahi duguna gogoratzeko?» halako galderetatik abiatu da Pello Lizarralde 'Lanbroa'  idazterakoan. Bere eleberrietan ohi duen bezala, honetan ere zentzumenek erakusten dutena jaso eta horien bidez garatu du narrazioa.

Lanbroa

Larunbat arratsaldea merkataritza-gune batean. Gizon bat dabil han familia ondoan duela. Emakume bat ere bai, bakarrik eta zerbait erosteko asmoz. Begiradarik gurutzatu ez arren, gizonak eta emakumeak elkar ikusi dute. Horrek eragin dien asaldura izugarriak handik lehenbailehen irteteko eta etxera erretiratzeko behar larria ekarri die. Bakoitza bere aldetik, hogei urte lehenago gertatu zena biziberritzen ahaleginduko da. Egun hartan ordu batzuk eman zituzten elkarren ondoan, eta ez biek hala nahi izan zutelako. Lanbroak hartutako lurralde baten barrena ibili ziren ihesi, helburu zuten muga lausoa noiz iritsiko. Bataren ahotsak ekartzen dizkigun oroitzapenak ez datoz bat bestearenekin. Oroitu nahi izatea ez da nahikoa. Gogoratzen denari lotuta beti egoten da ahazten denak uzten duen hutsunea, eta bi protagonistei, aurrera egingo bazuten, orduko hura burutik kentzea komeni zitzaien. Hala ere, iraganak gordetakoa ez da gure nahira etortzen, eta betiko lo zegoela uste genuena noiznahi agertu daiteke. Ezin jakin noiz, ezin jakin nola.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!