Iñaki Zabala: "35 urtetik behekoen %50ak hutsik uzten dute 0,7aren helburuaren laukitxoa errenta aitorpenean"

Reyes Ilintxeta 2024ko api. 22a, 20:53

Nafarroako GKEen Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak, Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonak Ordezkatzen dituzten Entitateen Batzordeak (CERMIN) eta Nafarroako Gurutze Gorriak, hamabigarren urtez, errenta aitorpenean “gizarte helburuak” laukia  aukeratzera gonbidatu dituzte herritarrak eta gogorarazi dute enpresek ere marka dezaketela Gizarte Helburuetarako 0´7 laukia haien sozietateen gaineko zerga aitorpenean.

  • 2023.urtean, Nafarroan eta beste herrialdetan martxan jarriko diren proiektuetara bideratuko diren 12.065.383 euro bildu ziren. Helburu sozialetako laukia markatzen dutenen pertsonen kopuruak goranzko bidean jarraitu du azken urteetan, 2010ean 5milioi euro jasotzetik gaur egungo 12 milioi-etara pasatuz
  • Pasa den urtean jasotako 10,9 milioi eurorekin 500 proiektu baino gehiago abiarazi ziren. 
  • 244.814 zergadunek, %47,20ak, gizarte helburuetarako laukia markatzea erabaki zuten joan den urtean. 
  •  Kezkagarria da laukia txurian uzten duten pertsonen kopuruaren igoera, %23,6a (122.634 zergadun). Gainera 35 urte baino gutxiago dituzten pertsonen artean ia %50ak hutsik uzten du bere errenta aitorpenaren laukia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!