Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Maialen Huarte Arano 2024ko api. 15a, 09:04

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen dituzte hoteletan egonaldiak egiteko, baina hori ez dela bidea uste dute: "Onartezina da sei hilabete ematea familia batek hotel batean. Hori ez da bizitza duin bat izateko tokia", azaldu du. 

Etxegabeak ostatuetan hartzeko programa kritikatu dute Iruñeko etxebizitza sindikatuek. Etxerik ez dutenei eskainitako alternatiba horiek "ogi apurrak" direla salatu dute Harituk eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Ostaletako logelak eskaintzen dizkieta, baina badira familiak sei hilabete daramatzatenak halakoetan bizitzen", kritikatu du Martin Zamarbide Haritu taldeko kideak. 

EH Bilduk Iruñeko aginte makila abenduaren amaieran hartu ostean, Joseba Asiron alkateak lehentasun jarri zuen etxerik gabekoei arreta ematea. Ordutik, baliabideak bikoiztu egin dituzte. Aterpetxeetako eskaintza handitu eta gaua pasatzeko hostal eta hoteletako zenbatekoa ere gehiago da orain. Arazoak irtenbide integrala behar duela ere badakite eta lanketa horretan ari dira.Bada, joan den ostiralean Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak agerraldia egin zuen bide hori kritikatzeko. Iruñean 5.000 etxebizitza huts daudela adierazi dute eta horiek herritarren eskura jarri beharko liratekeela: "Etxebizitzak negozio izateari utzi eta eskubide izaten hasteko bideari eutsi behar zaio", aldarrikatu du Zamarbidek. 

Asteazkenean epaiketa

Bost lagunek epaiketa izan dute asteazkenetik aurrera Iruñeko Bloke Sozialistako etxegabetzeei lotuta. Bloke hori azaroan hustu zuen Poliziak orduko Iruñeko Udalaren aginduz. Han zirenei elkartasuna adieraztera joan ziren bost pertsona salatu zituen UPNk eta salaketak mantentzea erabaki dute EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekinek. Elkartasuna kriminalizatzen aritzea leporatu diete Etxebizitza sindikatutik. Asteazkenean Iruñeko Epaitegian hasiko den epaiketa salatzeko eta epaituei babesa adierazteko ordu batean elkarretaratzea eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!