Kamioia halaber, artelan bihurtu dute Adrián Pérez, Ignacio Ainzua, Daniel Gutiérrez eta José Mari Ojer artistek. Saharar herriaren argia eta iluna, eguna eta gaua irudikatuko dute kamioiaren alde bietan, “Sahara libre” dioen mezuarekin batera.
Ramadanaren amaierako ospakizunarekin batera egin du Anarasd elkarteak bidalketa. Erakundeak zehaztu bezala, tradizioa jarraituz, opariak egiten baitzaizkie haurrei. Hartara, bizi-hornidurez gain bestelakoak ere sartu dituzte kamioian, Charo Prado Anarasdeko koordinatzaileak adierazi duenez, “ilusioa, itxaropena eta babesa” ere bidali nahi izan dituzte.
Euskalerria Irratian Anarasd Gobernuz Kanpoko Erakundeko Fede Saenz de Santamaria elkarrizketatu dute; argazkian klik eginda entzun daiteke.