Jendearen galderei erantzutea. Horixe izanen da Jakoba Errekondo nekazaritzako ingeniari tekniko, paisajista eta, batez ere, komunikatzaileak bihar Txantreako Euskaldunon Biltokin emanen duen hitzaldiaren helburua. Bizi baratzea liburuaren egileak eta izen bereko webgunearen kudeatzailea landareen, baratzearen eta, oro har, landa-kulturaren inguruan dauden zalantzak argitzen aditua da, hedabide desberdinetan azken hamarkadetan egin duen lan eskergak erakusten duen bezala.