Hamar artista hautatu dituzte programa horretan parte hartzeko. Sorkuntza egonaldiak egiten ari dira eta maiatzaren 15etik 18ra Iruñean eginen den Arbola Fest jaialdian aurkeztuko dituzte.
Bien bitartean beste hamaika ekinaldi eginen dira. Lehena ostiral honetan bertan: zuhaitz pedagogia ibilaldia eginen dute arratsaldeko 17:00etan Kale Nagusiko Antartika kultur gunetik abiatuta eta 19:00etan Monika Arandaren hitzaldia eta erakusketaren irekiera eginen dute Nafarroako Museoan.
Maitane Azpirotz trapezista eta dantzaria eta Isa Ferreira Labeako zuzendaria izan ditugu solaskide Irrintzi Plaza saioan.