“Inguruan delitu penalen eta kriminalitatearen gorakada izugarri eta kezkagarria dela eta..” hasten da Zizurren kalez kale eta etxez etxe banatzen ari diren propaganda. “Balkan Guard” enpresako kideak auzoan azaldu dira, tiroketa non izan zen galdezka, bizilagunekin hitz egiten aritu dira eta haien zerbitzuak eskeini dituzte, asteazkeneko tiroketa gertatu eta berehala. “Adineko pertsona asko bizi da azoan Cruz kalean eta haien artean beldurra edatu nahi dute” salatu du bizilagun batek Euskalerria Irratian, “50 urtean ez da ezer gertatu, oso auzo lasaia da ez dago zertan asaldatu beharrik”.
Segurtasun enpresa honen webgunean sartuta, eskeinitako zerbitzuen artean eraikinetako atezainak, okupazioen kontrako desalojoak, zorren kudeaketa...eskaintzen dute. "Desokupa" hitza darabilte haien propagandan.