Bada 42 urteko gizon batek hainbat tiro jaso zituen atzo iluntzeko 20:30ak aldera Zizur Nagusian, Gurutze Santua kaleko plaza batean, eta dirudienez, droga-trafikoarekin lotutako kontu-garbitze bat izan daiteke arrazoia. Larriki zauritutako gizona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Eta, tiroketaren ustezko egilea ere, ospitalera eraman dute poliziaren zaintzapean, atxilotuta. 50 urteko gizon bat da, Zizurreko bizilaguna. Polizia heldu eta berehala errebolberra utzi eta bere burua entregatu du gizonak. Une honetan, polizia gertatutakoa ikertzen ari da.